Ikusteko: TXOSTENAK |
Etxerik Gabeko pertsonen kanpaina
Kanpainaren helburu espezifikoak:
- Gu geu eta gizarte osoa SENTSIBILIZATZEA etxerik gabeko pertsonen errealitatearen inguruan: Administrazioak, gazteak, helduak, langileak… Duintasun eta giza eskubideetan oinarritutako begirada bat behar dugu. Mugitu beharra daukagu, eta gure barruan ere zerbait mugitu behar da.
- Egungo eredu sozioekonomikoa SALATU eta zalantzan jartzea, bazterkeria sortzen baitu, eta babesgabetasun eta bazterkeria egoeran dauden pertsona horiengan dauka eragin handiena: etxerik gabeko pertsonengan, hain zuzen ere.
- ANIMAZIO, SENTSIBILIZAZIO eta SALAKETARAKO tresnak ematea ikastetxeei, elkarteei, parrokiei, komunitateei, taldeei eta sareei… etxerik gabeko pertsonen errealitatearen inguruan lan egin ahal izateko. Kanpaina honek zerbaiten hazia izan nahi du. Gizartea mugiarazi nahi dugu, eta administrazioen aurrean ere politikoki eragin nahi dugu.
Aurten, Etxerik gabeko pertsonen kanpaina Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Astearen barruan kokatu da. Eguna bera urriaren 17a da. Kolektibo babesgabeenen inguruko ekintzak eta jarduerak egingo dira aste honetan. Animatu eta parte hartu:
|
URRIAK 16
Gizarte babeserako sistema sendo baten alde, gizarte indartsuagoa izateko.
MANIFESTAZIOA
Moyua plaza
Ordua: 11:00
Musukoa derrigorrezkoa da.
URRIAK 19
Giza eskubideei buruzko baliabide pedagogikoen II. Azoka. Pertsona ikusezinak, eskubide difuminatuak.
MAHAI-INGURUA: Etxerik gabeko pertsonak.
Ordua: 18:00.
Online. Izena emateko: www.eskurazentroa.eus
URRIAK 22
Caritas Bizkaiak BESTEBI plataforman parte hartzen du. Horren bidez antolatuko da etxerik gabeko pertsonen aldeko saio hau:
“MENSAJES CONTRA EL SINHOGARISMO» BIDEOAREN AURKEZPENA ETA PRENTSAURREKOA.
Areatza, Tinglados 1, Bilbo.
Ordua: 11:00
URRIAK 25
Etxerik gabeko pertsonen kanpaina. Etxerik gabeko pertsonen errealitatea ezagutu eta horren inguruan sentsibilizatzeko materialak erantsi dira.
Animatu eta parte hartu sentsibilizazio, salaketa eta mobilizaziorako ekintza hauetan. Aktiba zaitez!
Eta zuk zer diozu?
ESAN NAHIKOA DELA!, INOR EZ ETXERIK GABE
|
|
|
____________________________________
______________________________
|